- See more at: http://www.aizumblog.com/2012/08/efecto-lluvia-de-estrellas-en-tu-blog.html#sthash.88NK8jJt.dpuf

viernes, 17 de mayo de 2013

Asier Mendez-. Egitura eta erliebeen eboluzioa.

1. Egitura geologikoak.

1.1. Denbora geologikoaren kontzeptu.
Planetaren denbora geologikoa banatzen da historiaren zehar gertaera garrantzitsuak bereizgarri izandako denbora tarteetan. Lurraren adina gutxi gorabehera 4600 milioi urtekoa denez gero, denbora geologikoari buruz hitz egiten denean bere burua ia beti adierazten dugu milioikaurtetan. Denbora-geologikoko eskala erreferentzia da Lurreko eta bizitzako Historiaren ekitaldi ordenatuak kronologikoki irudikatzeko erabiltzen den metodoa. Ezartzen ditu zatiketak eta bere aro erlatiboaren arabera haitzetan dauden arrastoak Lurraren adina adierazten dute


1.2 Lurraren egitura eta osaera.

Lurrazala: Lurraren gainazaleko geruzari deritzo. Bere lodiera ez da konstante izaten, hondo ozeanikoetan 12 km eta kontinenteetakogune menditsuetan 60 km izatera heldu daiteke. Geruza honetan aurkitu ditzakegun elementu ohikoenak silizioa, oxigenoa, aluminioa etamagnesioa dira. Lurrazala prozesu igneoen ondorioz sortua izan da eta beheko mantua baino elementu bateraezinetan aberatsagoa da. Bi motatan ezberdindu daiteke, lurrazal kontinentala eta lurrazal ozeanikoa.

Mantua: lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 kmko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago. Lurrazalaren eta Mantuaren arteko banaketa Mohorovicic etengunean ematen da. Mantua goi eta behe mantuan banatu daiteke. Biak ezberdintzen diren puntua Repettiren etengunea da.

Nukleoa:Azkenaldian garatzen ari diren esplorazio-teknika berriek-uhin sismikoen neurketak esate baterako- apur bat lagundu dute jakiten gure Lur zahar honen barnealdea nolakoa den, batez ere lurrazala eta mantua; nukleoa, aldiz, oraindik misteriotsu samarra da.

  1.3 Litosfera
Litosfera lur solidoko geruzarik azalekoena eta bere zurruntasuna da bere ezaugarririk nabarmenena,plaka litosferikotan banatuta dago:litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa. Litosferak bi zati ditu: lurrazala eta mantuaren lehenengo 40 kilometroak. Litosfera astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horienen arteko elkarreraginaren ondorioz sortezen dira hain ezagunak diren mugimendu tektonikoak.

1.4. Kontinenteen eta ozeanoaren jatorria eta aboluzioa.

OZEANOAK
Historia Geologikoan lurreko Ozeanoak modu batean eta bestean egon dira antolatuta. Horietako batzuk izena dute euren garrantzi geologikoagatik: • Panthalassa, Pangea superkontinentea eratuta zegoenean Lurreko Ozeano bakarra. • Tethys Ozeanoa, Gondwana eta Laurasiaren arteko Ozeanoa. Bere itxieran Mediterraneoa sortu zen. • Iapetus Ozeanoa, Baltica eta Avalonia kontinenteak bereizten zituen Ozeanoa.

KONTINENTEAK

Lur azalak egitura duen unetik, hau da, tektonikaren printzipioen arabera aldatzen diren kratoi guneak dituenetik, lur azalaren historian plaken hausturak eta horietatik sortutako zatien elkartzeak etengabe gertatzen dira. Aldaketa horien azken arrazoia, sakoneneko konbekzio korronteen eraginez azaleratutako gaiak jitoan ibiltzean dago. Korronte horiek konstanteak balira, lur zatiak leku jakin batean pilatuko lirateke azkenean, superkontinente bat edo Pangea osatuz.

Baina horrela gertatzen ez denez, higidurak eta etengabeko haustura eta elkarketak izaten dira, azalera ateratako materialaren banaketa uneoro aldatzen dela. Badirudi aldi arkaikoaren amaieran agertu ziren lehenengo plakak zein bere aldetik osatu zirela, baina ez dago dudarik egitura horiek hainbat prozesuren ondoren, pangea bat osatuz elkartu zirela gutxienez bi aldiz. Aurrenekoa proterozoikoaren amaiera aldera gertatu zen, materiala pilatuz joan zenean ustezko bi nukleotan: Proto-Laurasia eta Proto-Gondwana. Bi nukleo horietako bakoitza hainbat kratoi gune elkartzean sortu zen.

Gero, konbekzio korronteen eraginez, Pangea zatitu egin zen. Zatiketa horren ondorioz kontinente bereiziak sortu ziren eta euren artean itsas arro handiak. Arro horietan pilatuz joan ziren itsas mailatik gora ateratako zatien higakinak. Lur azalaren bilakaeraren beste momentu batean, bigarren pangea osatu zuten lur zati edo plakek, higaduren norabide aldaketaren eta Lurraren forma esferikoaren eraginez. Baina hori ere konbekzio korronteek desegin zuten, gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteetan zatitu zen eta hirugarren pangea deitu zaionerantz higitzen jarraitzen dute gaur egun zati horiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario